Gaur, Ulacia Grupo-Estela Cantabria saskibaloi lehia

DV ZARAUTZ.

Gaur, osteguna, urriak 12, etxeko lehen partida jokatuko dute Ulacia Grupokoek, arratsaldeko 18:30ean, Aritzbatalde kiroldegian. Parean iaz ligako irabazlea izan zen Estela talde kantabriarra.

Liga irabazteko egindako taldea da Estela. Tomas Hampl, Pablo Sanchez, Joseba Iglesias, Alex Hernandez eta Justinas Olechnavicius izan daitezke beraien izen garrantzitsuenak. Horiek guztiek maila altuagoko ligetan eskarmentua daukate. Hampl ACBn aritua da eta Pablo Sanchezek ACBra igoera bat eskuratu zuen.

Ulaciak borrokatzeko grina erakutsiko du ziur Iñaki Jimenezen hitzetan eta zaletuei gaur arratsalderako plan polita izan daitekeela gaineratu du ZASTeko entrenatzaileak.

Fotos

Vídeos