Gaizka Garmendia, «estropada zaila izan da, itsasoa ezatsegina zegoen»

Lekeitioko banderan patroi lanetan aritu zen Gaizka Garmendiak estropada honen inguruan ondorengo balorazioa egin zuen amaieran, «azken bi asteetan hainbat arraunlariren lana dela eta, taldea nahi bezala entrenatzeko aukera gutxi izan dugu. Pedreñako asteburuko emaitzak ere horren eraginez izan ziren. Gaurkoan ere kezka bagenuen baina mutilak oso motibatuta atera dira. Estropada zaila izan da, itsasoa ezatsegina bai zegoen, olatu mota ugari nahasian azpiko olatu, haize olatu eta errepunpak alde guztietatik, gure kalean bereziki. Ur eta talde baldintzak ikusita estropada txukuna egin dugu baina amorrazioz amaitu dugu Deustuarrei irabazteko aukera galdu dugulako. Gune narratzean ondo eutsi dugu baina garbiago zegoen tokian, 3. luzean lanak ez ditugu ondo egin eta arraunketa galduta ibili gara. Dena den, oraindik ere txanda irabazteko lehian aritzeko moduan gaudela ikusi dugu eta horrek indarra emango digu falta diren 5 estropadei aurre egiteko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos