Euskararen ginkanan izena emateko epea bihar itxiko da

DV ZARAUTZ.

Euskararen ginkanan parte hartzeko izen ematea bihar itxiko da. Euskaraz eta euskararekin jolas egiteko ekimen hau bailara mailan antolatu da, izan ere, aurten, ginkana bailarara zabaldu nahi izan da. Taldeka jokatuko den froga izango da (4ko taldeak) eta lau proba egin beharko dira on-line (astean bat), eta puntu gehien lortzen duten lau taldeek finala jokatuko dute Zarautzen, aurrez aurre, abenduaren 2an. Izena on-line eman behar da. Ondoko webgunean daude argibideak, oinarriak, izena emateko esteka eta gainerako xehetasun guztiak: http://www.euskararenginkana.eus

Sariei dagokionez, talde finalistetako kide bakoitzak 50 euroko erosketa bonoa eskuratuko du, bailarako establezimenduetan erabiltzeko. Talde irabazleko kide bakoitzak, berriz, 100 euroko erosketa bono bana.

Antolatzaileak ondorengoak dira: Kutxa Ekogunea, eskualdeko udalak, (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak), Urola Kostako Udal Elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea.

Fotos

Vídeos