Euskal Jai egunak amaiera emango dio gaur Euskal Asteari

Dantzara. Aukera ugari izango da goiz eta arratsaldez.
Dantzara. Aukera ugari izango da goiz eta arratsaldez. / AMAXKAR

Tamalez eguraldi txarra iragarrita dago zarauztarren egun handirako baina horrek ez ditu beldurtuko baserritarrak

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Iraileko jai egun bereziena biziko dute gaur zarauztar eta bisitariak. Euskal Asteari amaiera emateko Euskal Jaia ospatuko da Zarautzen, 1924tik hona irailaren 9an ospatzen den eguna.

Larunbata izan da jendetza espero da gaurkoan baina eguraldi iragarpenak ez dira batere itxaropen-tsuak eta euria nagusituko dela aurreratu dute gai hauetan adituak direnak. Honek ez du halere festa giroan eragin gehiegirik izan behar, egun honen zain denbora luzean egon ondoren, baserritar jantziak txukun prestatu ondoren, kalera atera eta eguraldiari aurre egingo diote herritarrak eta kanpotik urtero etortzen diren bisitariak ere.

Egitarauan aldaketa nagusi bakarra izango da, Alprojak urtero Munoan egiten duen antzezlana Aritzbatalde kiroldegiko pilotalekura eramango da. Urte berezia da Alprojako kideentzat, 40. antzezlana egingo bai dute gaurkoan eta euriak dena hankaz gora utzi aurretik aldaketa hau egitea erabaki dute.

Goizeko 7:00etatik gaueko ordu txikiak heldu bitartean, festa giroa nabarmenduko da gaur Zarautzen Iragarritako eguraldi txarrak aldaketa bakarra ekarriko du egitarauan: Alprojaren antzerkia Aritzbatalden egingo da

'Galtzanblea' izenburua du antzerkiak eta bertan betiko gureak diren Galtxagorriekin batera galtzurdiak (itsastarrak), galtzaberdeak (basotarrak, galtzahoriak (nekazariak), galtzagrosak (harginak), galtzamoreak (musikariak), galtzagabeak (kanibalak) eta galtzazuria (purua) elkarrekin ikusiko ditugu oholtza gainean. Gogoan izan eguerdiko 12:00etan hasiko dela.

Hainbeste maite dugun festa kuttun hau ahalik eta giro onenean mantentzea da zarauztar askoren nahia (baita usadiozko janzkera zaintzea ere). Horregatik Udaletik Euskal Jaiaren baitan antolatuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar eta bisitariak.

Goizeko 7:00etan ekingo diote dianari herriko kaleetan zehar, denak gogora dezaten zein egun ospatzen den gaurkoan. 8:00etan Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale. 8:30ean Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak. 10:30ean Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorumek abestuta.

Mezaren ondoren, Frontoi txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak. 12:00etan, Aritzbatalde pilotalekuan, Galtzanblea an-tzezlana. Eguerdian, Musika plazan, erromeria trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin. Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin. 13:30ean Lege Zaharren enparantzan, karro lehiaketaren sari-banaketa. 14:00etan Musika Plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.

17:30ean Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, trikitilari, dultzianero eta txistulariekin. Ondoren, Iñurritza zelaian, erromeria. 18:00etan Salberdineko aparkalekuan, dantzaldia Guri5 taldearekin. 19:15ean Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin. 20:30ean Kalejira Iñurritzatik Musika plazara. 22:30ean Musika plazan, erromeria trikitilariekin. 22:30ean Munoan, dantzaldia Trikiteens taldearekin. 22:30ean Salberdineko aparkalekuan kontzertuak: Koban, Zezenaren Taldea eta DJ Jotatxo.

Kantu-jira eguerdian

Gaur, irailak 9, 'Zarautz kantuan' kantu-jiraren zita berria izango da. Eguerdiko 12:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko da, eta, goiz guztian zehar, erdiguneko kaleetan ibiliko dira, euskal abestiak kanta-tzen. Oraingoan, Hilario Epelde izango da zuzendari, eta herriko txistulariak arituko dira musika-lanetan. Animatu parte hartzera.

Fotos

Vídeos