Etxean lehiatu aurretik, ZAE Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako banderan, gaur

Imanol Eizagirre. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

KAE-1 Ligan hiru estropada besterik ez dira geratzen eta Zarauzko Arraun Elkarteak bete beharrak ondo bideratuta ditu. Beraz, arraunean gozatzeko garaia heldu zaie eta gainera datorren asteburuan etxeko zaleen aurrean izango dira. Gauzak horrela, gaur Hondarribiko XI. Arrantzaleen Kofradiako Banderan estropada erakargarria dute Anjel Larrañagaren mutilak.

Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, itsasoan eta lau kaletara. Enbatako mutilak bigarren txandan lehiatu beharko dute Getaria, Deustu eta Pedreñarekin. Sailkapenean zazpigarren tokian daude eta hortik mugitzea oso zaila izango zaie. Atzetik arriskurik ez dago, Kantabriakoak 21 puntu gutxiago dituzte eta orain arte ikusitakoaren arabera hurbiltzeko arrisku gutxi dago. Aurrera begira ere gauzak aldatzeko aukera gutxi, Deustu 11 puntu gehiagorekin dago eta Getaria berriz 15ekin.

Honek bere alde ona ere badu. Sailkapena erabat ahaztu eta estropada bakoitzean zentratu behar dute. Ahalik eta lan onena egin eta postu onak lortzeari ekin, ondo entrena-tzen ari direla esan dute eta lan horren emaitzak ikusi nahi dituzte zaleek, denboraldian behin baino gehiagotan egin duten bezala. Gaur lehen aukera baina datorren igandean, abuztuak 20, oraindik eta eszenatoki hobea gure arraunlarientzat, Zarauzko uretan lehiatuko bai da azken aurreko jardunaldia. Eguerdiko 12:00etan hasiko da estropada eta horra bideratuta dute prestaketa azken asteetan, etxean ahalik eta itxura onena emateko esperantzarekin. Zarauztar zaleei eskaera bat, ZAEko banderak balkoietan zintzilikatu eta estropada egunean urdinez jantzita hurbil daitezela.

Fotos

Vídeos