Eskolarteko hondartzako txapelketa larunbat honetan hasiko da

DV ZARAUTZ.

Datorren larunbat honetan zabalduko da hondar-tzako txapelketa eskolarteko kategorientzat, Zarautz kirol elkarteko futbol sailak antolatzen duen txapelketaren 74. edizioa.

Seniorren txapelketa beherantz doala nabarmena delarik (urte bakoitzean talde gutxiago), eskolarteko txapelketak sekulako partaidetza du, 60 talde izango baitira aurtengoan alebin zein benjamin mailetan, neska zein mutilak.

Lehen jardunaldi honetan 52 partida jokatuko dira, bi txandetan banaturik, lehenengo txanda 9:30ean hasiko delarik eta bigarrena 10:30ean. Igandean ere senior mailako jardunaldia jokatuko da, goizeko 10:00etan hasita.

Fotos

Vídeos