Eskola Kirolaren festa arrakastatsua

Korrika. Ikasleak gune ezberdinetara elkarrekin korrika joan ziren. 25 urte bete ditu Eskola Kirolak eta hori ospatzeko antolatu zen festa erraldoia herrian. / ARAGAZKIAK AMAXKAR

Herriko gune ezberdinetan hainbat kirol modalitatez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Eskola Kirolaren festa ospatuko zen larunbatean Zarautzen eguraldi zoragarri baten laguntzarekin. Zarauzko ikastetxeetako kirol koordinatzaileek osatutako Eskola Kirola Mahaiak antolatuta eta Zarautz, Orio, Aia eta Getariako eskolek, Udalek, Kirol Elkarteek, eta Eskola Kirolaren Aldeko Plataformak (EKAP) babestuta. Bere nahia eskola kirola bultzatzea eta larunbatero milaka haurrek bizi-tzen dutena herriari gerturatzea izan zen eta lortu zuten noski.

Eskola kirola Zarauzko ikastetxeen barruan praktikatzen da, herrigunetik urrun. Horregatik, jai honen bidez, eskola kirolaren inguruan dagoen parte hartze handia eta boluntarioen lana plazaratu nahi izan zuten antolatzaileek.

Eskola Kirolak, 25 urte

Era berean, eskola kirolaren 25. urteurrena ospatzeko aitzakia bikaina izan zen larunbatean ospatutako festa. Ekintza ezberdinak antolatu ziren Zarauzko herrian zehar eskola kirolaren baitan larunbatero ikastetxeetako haurrek praktikatzen dituzten kirol modalitate guztiak herriari gerturatzeko. Festa Musika plazan hasi zen 11:00etan ikastetxeetako haur parte har-tzaile guztiekin, eta ondoren, bi txandatan banatu ziren, hainbat gunetan herritar eta bisitariak gurean egiten den kirola gazteen artean ezagutzera emanaz. Amaieran frutarekin hamaiketakoa egin zuten partaide guztiak Musika plazan.

Fotos

Vídeos