Enbatak zazpigarren postuan jarraitzen du

Enbata. Zortzigarren sailkatu zen Plentzian.
Enbata. Zortzigarren sailkatu zen Plentzian. / IÑAKI SUAREZ

Plentziako bi estropadetan zortzigarren egin ondoren

DV ZARAUTZ.

Enbatako mutilek asteburuan hitzordu bikoitza izan dute Plentzian. Donostiarra ligan nagusi dabil eta lidergo hori kolokan jarriko duen ontzirik ez da aurten KAE 1 ligan. Bi jardunaldietan irabazle atera da eta denborak batuta, bigarren izan den Santurtziri 40 segundo sartu dizkio. Enbatak sentsazio onak izan ditu baina aurreko asteko emaitza errepikatu dute, zortzigarren postuan sailkatu baitira bi egunetan. Bi kasuetan irabazletik 40 segundora gelditu da Enbata.

Sailkapen orokorrean aldaketarik ez du suposatu asteburu honek, zarauztarrek zazpigarren jarraitzen baitute. Pedreña, Arkote eta Portugalete dira, hurrenez hurren, sailkapen orokorrean Enbataren atzetik doazenak. Zarauztarrak eroso daude bigarren txandan, puntu poltsa ederrarekin, ligako azken postuetako mamua urrun eta tandako beste oilarrekin borrokatzeko aukera baliatzen.

Iñaki Aguex (Zarautz, 1985) arraunlariaren ustez, « larunbatean giro narrasa zebilen eta brankako luzeetan arraunketa sakon bati esker ontzia egonkor eramatea lortu genuen. Igandean eguraldi hobea izan zen; irteera estua izan da baina lehen ziabogara arte beste taldeekin paretsu ibili gara. Poparean Getariarren parean ginen. Brankaz hirugarren luzea ederra izan da, taldea oso motibatuta zegoen.

Estropadako emaitza azken ziabogatik aurrera okertu zaigu. Laugarren kaletik zihoanak olatuak askoz gehiago aprobetxatu ditu, gure kaltetan, lehen kalean ginenok. Postuarekin ez gara gustura gelditu noski, baina taldea oso elkartuta dago eta falta diren azkeneko estropadetarako irrika nabaritzen da bai entrenamendu eta bai estropadetan. Hurrengo larunbatean estropadarik ez da ospatuko KAE 1 Ligan, igandean soilik. XI. Hondarribiako arrantzaleen kofradiako bandera lehiatuko da, arratsaldeko 17:30ean hasita, itsasoan lau kaletara. Enbatak emaitza ederra etxera ekartzeko aukera polita.

Fotos

Vídeos