Enbatak maila onean jarraitzen du, Zumaian laugarren

Enbata. Oso denboraldi hasiera bikaina egiten ari da ZAE. Ea aurrerantzean ere horrela jarraitzen duten.
Enbata. Oso denboraldi hasiera bikaina egiten ari da ZAE. Ea aurrerantzean ere horrela jarraitzen duten.

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Enbatako mutilak benetan maila ematen ari dira. ARC1-eko lau estropada ospatu dira orainartean eta guztietan ere hasiera batean zaletuak espero zutenaren goitik dabiltza. Benetan, poztekoa.

Honen azken adibidea igandean, Zumaiako XXXII Ikurriñan lortutako laugarren postua. Itsasoan izan ohi da estropada hau, baina espigoiko obren ondorioz, ibaiaren baitan 4 ziabogatara jokatutako erlojupekoa izan zen estropada. Ontziak 6ko bi txandatan atera ziren eta Enbata bigarren multzoan joan zen. Hasiera hasieratik Donostia eta Zumaia izan ziren partzial onenak egin zituztenak eta gainontzeko guztiak oso parekatuta.

Azken luzean erabaki ziren postuak, eta Zumaiarrei aurrea hartzea lortu arren, Deustuarrek aurrea hartu diete Enbatakoei. Amaieran irabazle Donostiarra izan zen, 19:11ko denborarekin. Santurtzi 2 segundora eta Deustu, Zarautz eta Zumaia, denak 15 segundoren bueltan, oso tarte txikian. Berriz ere Urola Kostako 4 ontzien artean azkarrenak izan dira zarauztarrak.

Sailkapen orokorrari dagokionez, laugarren postu honek puntu asko ekarri dizkio Enbatari, eta bere 6. postua finkatu du. Nabarmentzekoa da, Lekittarra, Zumaia, Deusto eta Zarautz taldeak 2 punturen baitan daudela, estropada baten emaitzaren gorabehera.

Tripulazioa

Azken estropada honetako tripulazioa Aitor Urkola patroiak, Imanol Toledo eta Aitor Jauregi 'Naxi', Edgar Tamellini eta Imanol Tubia, Xabier Ormazabal eta Igor Gurutxarri, Gorka Imaz eta Iñaki Agues, Imanol Eizagirre eta Unai Agirre, Eneko Esteibar eta Oinatz Arretxe, eta proel Beñat Eizagirre arraunlariek osatu zuten.

Denboraldi honetan Enbata zer esana ematen ari denaren seinale, geroz eta kamiseta eta lepoko zapi urdin gehiago ikusten dira ARCko estropadetan. Ea bide honi eutsi eta zalegoa Enbata bultzatzera anima-tzen den. KAE 1 Ligako hurrengo hitzordua uztailak 8 larunbatean Donostian, arratsaldeko 17:00etan izango da. Eta uztailak 9 igandean Aritzaleku Kanpinaren I Ikurriña ospatuko da Leraten, Nafarroan, eguerdiko 12:00etan.

Fotos

Vídeos