Enbatak Lekeition lehiatuko du eguerdian

Enbatak itxasoko estropada bat nahi zuen eta gaur du aukera Lekeitioko El Correo ikurriñan. / AMAXKAR

Itsasoko estropada dute gaurkoa eta itxaropentsu joango dira bertara

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Gaizki ohitu gaituzte Enbatako mutilak KAE-1 Liga honetan. Emaitza oso onak lortu dituzte hainbat estropadetan eta orain badirudi 8. postua lortzea gutxi dela baina denboraldi hasieran hori edonork sinatuko luke.

Abuztuan izango dute helburu nagusienetako bat zarauztarrak: etxeko estropada. Ordura begira jarrita dira dagoeneko, nahiz eguneroko lanak betetzen joan eta asteburu honetan itsasora itzultzen diren. Lekeitioko eremua oso ondo joan zaie azken urteetan eta gaur eguerdian bigarren txandan aterako dira Anjel Larrañagaren mutilak. Sailkapeneko zazpigarren tokian aurkitzen dira une honetan eta lasai, atzetik Pedreña urrun dago eta aurretik Getaria eta Deustu nahiko hurbil. Hauek izango dira gaurko arerio zuzenak eta ikusi beharko itsasoko estropadan euren benetako maila emateko gai diren Ligako azken txanpan sartzen hasteko.

Fotos

Vídeos