Enbata, gaur arratsaldean Orioko Bixigu Eguna Ikurriñan

DV ZARAUTZ.

Zarautz Arraun Elkarteak gaur arratsaldean Orioko Bixigu Eguna Ikurriñan hartuko du parte.

Estropada 19:30etan hasiko da, erlojupean ospatuko delarik. Orainartean, oso lan txukuna egiten ari dira zarauztarrak. Uste baina hobeto dabiltza ARC1-en barne.

Sailkapen orokorrean seigarren ditugu 44 punturekin eta gaurkoan, bigarren txandan aterako dira, Deustu Bilbao (48 puntu), Getaria (42 puntu), eta Pedreñarekin (27 puntu), batera.

Orioko ibaia ederki ezagutzen dute zarauztarrek, askotan bertan entrenatzen baitute. Ea estropada on bat ateratzen zaien.

Fotos

Vídeos