Enbata, gaur arratsaldean, Gipuzkoako Txapelketan

Enbata. Larunbat arratsaldean, Donostiako estropadan.
Enbata. Larunbat arratsaldean, Donostiako estropadan.

Liga alde batera utzi eta Getarian, 18:00etatik aurrera, jokatuko den txapelketan maila on bat ematen saiatuko dira

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Gaur arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Getarian, Gipuzkoako traineru txapelketa ospatuko da. Zarauztarrek oso zaila daukate lau lehenengoetan sartzeko, baina oso gogotsu daude, eta nork daki... Liga bikain hasi dute, konfiantzarekin daude, eta nahiz eta ACT-eko lau gipuzkoarrei neurtu, lotsa gabe uretaratuko dira.

Dena den, garbi dute garrantzi-tsuena Liga dela. Orainartean, uste baina txukunago hasi dute denboraldia. Larunbatean bosgarren sailkatu ziren Donostian eta igandean Lerateko estropadan, Allo urtegian, ohorezko tandan aritzeko aukera izan zuten, bederatzigarren sailkatuz.

ZAE-ko arraunlari gehienak gazteak dira, 18-24 urte bitarteko asko dago. Horietako bat Igor Gurutxarrik (Zarautz, 1993), asteburuaren honako balorazioa egiten du. «Larunbatean itsaso zakarra, haizea eta olatuak topatu genituen. Guretzako egoera aproposa. Irteera oso on baten ondoren Deusturekin borroka handia eduki genuen, baina arraunketa sendoa eta olatuak hartuz, atzean utzi genituen, Pedreñarekin batera. Emaitza on hau dela eta Zumaia eta Deustu aurreratu sailkapen orokorrean eta ohorezko txandan sartu ginen. Ioritz Zubillaga jubenila ere tostartean izan zen, hau ere albiste pozgarria guretzat».

Igandean, berriz, Nafarroan, Allozen izan zen estropada eta oso ezberdina suertatu zen. «Niretzako berezia hasiera batean, Lizarragakoa bainaiz, alboko herri batekoa. Kaleetan alde beldurgarria egon zen eta sentsazioekin eta egindako lanarekin pozik gelditu arren, ohorezko txandako postua galdu eta 6. kokatu ginen berriz ere sailkapen orokorrean».

Esan bezala, Liga alde batetara utzi eta gaur arratsaldean Gipuzkoako Txapelketanizango dira zarauztarrak, eta herritarrak animatzen ditugu zapi eta kamiseta urdinak jantzi, bandera urdinak hartu eta arraunlariei animatzera Getariara hurbiltzera.

Larunbatean, Orion

Asteburuan ere etxetik gertu izango ditugu, larunbatean, arratsaldeko 19:30etik aurrera Orion, Bixigu Banderan, ibaian eta erlojupean. Orain arteko arraunkera eta lan finarekin jarraitu eta ziur gaude emai-tza onak eskuratzen jarraituko dutela. Aupa Enbata!

Fotos

Vídeos