Emakumezkoen X. Paleta Txapelketarako izena emateko epea zabalik dago

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketa antolatu du Zarautz kirol elkarteko pilota sailak. Izen ematea irekia dago eta hala jarraituko du hilak 29a arte, ostirala. Uztaileko bigarren eta hirugarren astean egingo da, uztailaren 9tik aurrera. Antolatzaileek iragarri dutenez partida egunak, hain zuzen uztailaren 9, 11, eta 16an eta finala uztailaren 18an.

Tenis modalitateko pilotarekin jokatuko da, denak 30 tantora. Gehienez 12 bikotek hartuko dute parte. Apuntatzeko, 943.831463 telefono zenbakira deitu edo 670.890305 (Maite).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos