Secciones
Servicios
Destacamos
DV
ZARAUTZ.
Jueves, 31 de agosto 2017, 00:02
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurtengo Zarauzko Liburu Azoka bere XXXIV. edizioan Munoan ospatu da abuztuaren 24tik 27ra bitartean 19 erakustokirekin, euskal eta erdal nobedadeak, euskal diskagintza, aukerako liburuak eta 'Euskal poesia'-ri eskainitako erakusketa batekin. Euskadiko Liburu Ganbarak eta Zarautzko Udaleko Kultura Departamentuak antolatuta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan du azoka honek.
«Lau egunetako Liburu Azoka positibotzat jo behar dugu, izan dugun eguraldia kontutan hartuta, batez ere eragin handia duelako azokaren emaitzan», diote Euskadiko Liburu Azoken batzordetik balantzea egiterako garaian.
«Lehendabizi azpimarratu nahi duguna da Garoa zarauztar liburudendaren urteroko parte-hartzea, aparteko duintasunez janzten dituelako mahaiak eta benetako aukera paregabea eskaintzen duelako».
Egileak kontutan hartuta, euskal idazleen artean Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Jon Arretxe eta Saizarbitoriaren liburuak azpimarratu behar salduenen artean, eta erdaraz, Toti Martinez de Lezea, Dolores Redondo, Eva G. Sanz de Urturi eta Fernando Aranburu. Nazioarte mailakoen artean Isabel Allende, Margaret Atwood eta Paula Hawkins.
Eleberria da gehien eskatzen dena baina haur eta gazteentzako liburuak ere harrera ona dute. Euskal diskagintzan klasikoak gehiago eskatzen dira, besteak beste, Benito Lertxundi eta Juan Carlos Irizarren musika.
Datorren urtean XXXV. edizioa izango denez zerbait apartekoa egiteko gogoa ere adierazten dute ba-tzordetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.