Egun berezia gaurkoa herriko adinduentzat

Astean zehar aktibitate eta ekitaldi ugari ospatzen ari dira.

DV ZARAUTZ.

Egun berezia gaur herriko adinduentzat. Eguerdiko 12:00etan Aita Frantziskotarren elizan meza izango dute; 11:00-12:30era, sormeneko pintura Ipar kalean; eguerdiko 13:00etan, Udaberri abesbatzak kontzertua emango du Merkatu Plazan, eta 14:00etan, bazkaria ospatuko dute Gaztelekuko frontoian. Bazkariaren ondoren, dantzaldia izango dute, bihar arratsaldean dantzaldia errepikatuko dutelarik Iñurritzan.

Fotos

Vídeos