Easoren aurka galdu ondoren, Ulacia Grupok bihar Gallofa taldearen bisita jasoko du

Bihar berriz etxean izango dira./
Bihar berriz etxean izango dira.

DV ZARAUTZ.

Asteazkenean Easoren kontra galdu zuten Ulacia Grupoko mutilek. Dena den, bihar arratsaldean dute arantza ateratzeko aukera, etxean, Aritzbatalden, 18:30ean Gallofa talde kantabriarraren aurka.

Gauza jakina da Easo EBA ligako talde indartsuenetako bat dela. Hala lehen laurdenetik nagusitzen saiatu ziren donostiarrak eta uztaiaren inguruan min dezente egin zuten. Bigarren laurdena, ordea, zarauztarrena izan zen. Nahiz eta hasiera berdindua izan gerora jokoan nagusitzeko gai izan ziren, baina Easoko Mikel Sanzek hiru hiruko sartu zituen hutsik egin gabe eta atsedenaldira aurretik joan ziren donostiarrak, 31-32.

Hirugarren laurdena berdinduta joan zen, baina berriz ere urruneko jaurtiketekin zigortu zuten Easokoek Ulacia Gruporen saskia, azken bi jokaldietan bi hiruko saskiratuta, horietatik bat zelai erdia baino atzeragotik. Horri etxekoek egindako hutsak gehituta, 11 puntuko desabantailarekin ekin zen azken laurdena.

Berriz ere sei puntura gerturatu ziren Iñaki JImenezen mutilak, baina epaileek bi huts nabarmenen egin zituzten. Horren ondorioz ZASTeko entrenatzaileari teknika adierazi zioten eta taldeak kontzentrazioa galdu zuen.Jasotako azken zigorra merezitakoa baino handiagoa izan zen zarauztarrentzat: 50-75.

Gallofaren kontra

EBA ligako lehen garaipena Gallofa talde kantabriarraren aurka eskuratu zuten ZASTeko mutilek. Ulacia Grupok garaipen egarria du eta horretarako ezinbestekoa izango da harmailaren aupada, bihar 18:30ean Aritzbatalden. Ea denen artean lortzeko moduan garen!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos