Desobedientziaren kantubirak emango dio hasiera Putzuzulo Gaztetxearen XII. urteurrenari

Gaztetxea. XII. urteurrena ospatuko dute bihartik aurrera Putzuzulo Amets Fabrikan. /  AMAXKAR
Gaztetxea. XII. urteurrena ospatuko dute bihartik aurrera Putzuzulo Amets Fabrikan. / AMAXKAR

Larunbatetik azaroaren 18ra egitarau zabala antolatu dute Putzuzulo Amets Fabrikako kideek

DV ZARAUTZ.

Larunbat honetan ekingo dio Putzuzulo Amets Fabrikak XII. urteurrenari eta urteurren osoko ekintzarik berezienarekin gainera. Belaunaldien arteko transmisioa helburutzat duen Oroimenaren kantubirarekin hasiko dira. Bertan, herrian oso garrantzitsu izan diren hainbat puntutatik pasako dira, kalejiran eta festa giroan, eta txoko bakoitzean, bertan gertatutako historioak kontatuko dituzte lehen pertsonan. Bertan izandako mugimenduak eta ameslariak omenduko dituzte eta aztarnatxo bat utziko dute. Kantuz eta umorez, herriko historiaren zati bat ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnak. Helduengatik gazteetara transmisioa bultzatuz.

Goizeko 11:30ean Foruen plazan hasiko da Desobedientziaren kantubira. Arratsaldeko 14:30ean bazkaria egingo da Gaztetxean eta horrez gain mihilize jolasa eta kontzertua izango da, Pelax & Telmo Trenos taldearekin.

Fotos

Vídeos