Denboraldiko lehen garaipena iritsi da

Talde guztien argazkia. Lehen taldearen partida hasi aurretik, Zarauzko Saskibaloi Elkarteak bere talde eta jokalari guztien familia argazkia ateratzeko aukera izan zuen. /
Talde guztien argazkia. Lehen taldearen partida hasi aurretik, Zarauzko Saskibaloi Elkarteak bere talde eta jokalari guztien familia argazkia ateratzeko aukera izan zuen.

Sailkapenean bost talde utzi ditu atzean Ulacia Grupok Gaztelako taldea irabazi osteanHerriko taldea 71-61 nagusitu zen Valladoliden aurka Aritzbatalde kiroldegian jokaturiko norgehiagokan

DV ZARAUTZ.

Ulacia Grupok denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen igande arratsaldean Aritzbatalde kiroldegian. Partida benetan gogor batean 71-61 irabazi zieten Iñaki Jimenezen mutilek Universidad de Valladolidekoei.

ZASTeko familiaren babesa izan zuten Ulacia Grupoko jokalariek Aritzbatalden. Klubeko taldeen argazkiak egin ziren lehendabizi -probintzialeko seniorrek argazkien aurretik lortu zuten garaipena ahaztu gabe- eta bertan geratu ziren talde desberdinetako jokalariak lehen taldekoei animoak emateko.

Partida hasieratik erritmo altua nagusi izango zela ikusi zen nabarmen. Partida ero xamar hasi zuten, joko alai eta saskiraketa askorekin bi taldeek. Zarauztarren markagailuan tarte polita lortu zuten laurdenaren amaierarako 25-15. Bazirudien segituan partida hausteko gai izango zirela, baina Universidad de Valladolid talde gogorra da eta edozein akats ongi baliatzen dute.

Hala, bigarren laurdenean saskiratze errazagoak lortu zituzten gaztelarrek eta horri zarauztarren ekarpena murritzagoa izan zela gehituta, atsedenaldira 9 puntuko abantailarekin joan ziren aldagelara.

Hirugarren laurdenean antzeko jokoa izan zen, akats nabarmenak bi aldeetan eta Valladolideko taldea zertxobait gerturatu zen. Une batez tartea lau punturaino laburtu bazuten ere, berriz ere susperraldia izan zuten etxekoek eta bukaeran berriz ere 10 puntuko tartearekin irabaztea lortu zuten, 71-61.

Berriro ere kanpoan

Garaipen garrantzitsua lortu zuten Ulaciakoek eta datorren jardunaldian berriz ere faborito baten kontra jokatu beharko dute kanpoan, Zornotzan. Denboraldiko lehen garaipen honen ondorioz, zarauztarrek golpetik bost talde utzi dituzte atzetik: Valle Egües, Ordizia, Gimnastica, Mondragon Unibetsitatea eta Burgos.

Fotos

Vídeos