Dantza txapelketak eta bertsolari gazteak

Dantza txapelketak izango ditugu, guztira lau, gaur arratsalde eta bihar goizean artean./ETXEBERRIA
Dantza txapelketak izango ditugu, guztira lau, gaur arratsalde eta bihar goizean artean. / ETXEBERRIA

Bihar Lege Zaharren enparantzan, BAN dantzaldia izango da, Zarauzko Musika Banda eta Aiko taldearekin. Hitzordu hirukoitzarekin emango zaio hasiera gaur Euskal Astearen egitarauari

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Euskal Asteko egitarauari hasiera emateko, gaur hiru txapelketa ospatzen dira Zarautzen. Batetik, arratsaldeko 18:00etan Lege Zaharren Enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa; jarraian, leku berean, Binakako Dantza Txapelketa. Euria egingo balu, bi txapelketa hauek Modelo aretoan ospatuko lirateke. Eta azkenik, gaueko 22:00etan, Modelon, Bertsolari Gazteen XXXXI. Lizardi Txapelketa.

Abuztua joan zaigu eta sartu gara bete-betean irailean eta honekin, Euskal Astean. Gaurtik irailaren 9a bitartean euskal kutsua duten ekitaldi ugari izango ditugu herrian, eta, esan bezala, gaurko bi dantza txapelketa eta bertsolari gazteen saioak, bihar izango dute jarraipena, goizeko 10:30ean, Musika Plazatik abiatuta ospatuko den Euskararen aldeko XXIII. Lasterketarekin, AEK eta EHE-k antolatuta.

Bertan parte hartzeko izen-ematea 10:00etan zabalduko da. Edonork parte hartzeko moduko txapelketa da, apenas 4 kilometro, herriari bira bat. Ondoren, XXIX. Aurresku Txapelketa eta X. Soinu Zahar Txapelketak ospatuko dira Lege Zaharren enparantzan, eta 14:30ean emango zaio hasiera Musika Plazan, XXXIII bazkari herrikoiari, AEK eta EHE-ek antolatuta.

Partaideen zerrenda

Esan bezala, bikote gazteen dantza suelto txapelketak zabalduko du gaur arratsaldean egitaraua. Dozena bat bikote izango ditra lehian, gehienak Azpeitia eta Lezo aldekoak. Ondorengoak: Anaitz Lizartza - Itzi-ar Bastida (Azpeitia); Aner Kerejeta - Nagore Kerejeta (Azpeitia); Danel Serrano - Irati Saizar (Lezo); Endika Osa - Olatz Azkue (Lezo); Eneko Sarasua - June Elorza (Azkoitia-Azpeitia); German Aranburu - Elaia Elorza (Azpeitia); Ugaitz Ribera - Maren Galbez (Lezo); Iker Belintxon - Maider Aginaga (Lezo); Iker Sarasua - Enara Arrizabalaga (Azkoitia-Azpeitia);Julen Labaka - Janire Labaka (Errezil); Mikel Esnaola - Ane Anuariz (Lezo), eta Urko Puy - Ane Jaunarena (Lezo).

Ondoren, binakako dantza txapelketa hasiko da, eta bertan hamar bikotek hartuko dute parte, gehien-tsuenak Azpeitia aldekoak, ondorengoak hain zuzen: Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga (Azpeitia); Ekain Uzkudun - Laura Bastida (Azpeitia); Gorka Kerejeta - Leire Eizmendi (Azpeitia-Errezil); Iker Sanz - Ane Urruzola (Lezo-Villabona); Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta (Azpeitia); Julen Berrondo - Nagore Berrondo (Errezil); Julen Murgiondo - Saioa Galarraga (Bergara); Leire Urresti - Irati Aranguren (Azpeitia-Getaria); Mikel Subinas - Maite Beobide (Azpeitia), eta Xabier Artola - Idoia Besada (Irura-Pasaia).

Gauean, bertsolari gazteak

Gaurko egunekoarekin amaitzeko, gaueko 22:00etan hasita, Modelo aretoan, bertsolari gazteen txapelketa izango da. Aurreko egunetan izandako kanporaketen ondoren, sei bertsolari arituko dira gaurko finalean, tartean Beñat Jauregi Etxeberria zarauztarra.

Oholtzara igoko diren beste bostak: Joanes Illarregi (Leitza), Nahia Sasco (Lekoine), Jokin Bergara (Eibar), Gemma Urteaga (Beasain), eta Maider Arregi (Oñati). Ekitaldi berean, XXXIII. Basarri saria, bertsopaper lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Aurresku eta soinu zahar

Era berean, bihar eguerdian, 11:30ean hasita, Lege Zaharren Enparantzan, aurresku eta soinu zahar txapelketak izango dira. Aurresku txapelketak bederatzi partaide izango ditu: Beñat Salegi (Errenteria); Beñat Asensio (Lezo); Luis Garcia (Errenteria) Aitor Martinez (Legazpi), Iker Sanz (Lezo), Gaizka Uranga (Elgoibar), Ander Garcia (Donostia), Iker Belintxon (Lezo), eta Asier Rios (Errenteria).

Azkenik, Zarauzko soinu zahar txapelketan, 7 emakumeek hartuko dute parte: Izaro Telletxea (Oiar-tzun), Itxaso Lizeaga (Pasai Donibane), Ane Urruzola (Amasa-Villabona), Irati Olaizola (Legazpi), Katerin Artola (Oiartzun), Nerea Sasiain (Elgoibar) eta, Idoia Narbaiza (Legazpi).

Era berean, bihar, 20:00etan Lege Zaharren enparantzan, BAN dan-tzaldia iragartzen da, Zarauzko Musika Banda eta Aiko taldearekin, eta gaueko 23:00etan hasita, Salberdingo aparkalekuan, dantzaldia Joderera eta Bide Batez taldearekin.

Fotos

Vídeos