Codeam ZTE-ko triatletak, Donostiako maratoi erdian eta Kilimon Trail Mendi Lasterketan

Guillermo Vahl, lasterketan./
Guillermo Vahl, lasterketan.

DV ZARAUTZ.

Codeam Zarauzko triatloi elkarteko Guillermo Vahl-ek Donostiako Maratoi Erdian hartu zuten parte pasa den igandean, lasterketako 34.postua lortuaz 1:17:49-ko denborarekin. Esan beharra dago lasterketan maila oso altua zegoela.

Bestetik, Igor Etxeberria eta Xabier Garate Mendaron izan ziren. Kilimon Trail mendi lasterketan hartu zuten parte, 23 km.-ko ibilbide gogorra zuen zirkuitoan. Bertan, alde batetik, Xabier Garate 20. postuan sailkatu zen 2:18:31-ko denborarekin eta bestetik Igor Etxeberria-k 27.postuan amaitu zuen 2:25:50-eko denborarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos