EH Bilduk elkarlana eskatzen du eraso sexisten aurrean

DV ZARAUTZ.

Azken egunetan izan diren bi eraso sexistak direla-eta, Zarauzko EH Bilduk «babesa eta elkartasuna» adierazi nahi die bi erasotuei. «Ez gara errepikatzeaz nazkatuko, ez dugu erasorik onartuko». Eta erakundeei dagokien ardurari buruz, zera dio: «Oso argi daukagu: eragileekin elkarlana, elkarlana eta elkarlana. Ezin dugu onartu gai honetan koordinazio faltarik edo gaizki ulerturik egotea Udala eta Sare Feministaren artean; elkarlana ezinbestekoa da. Denok txalupa eta norabide berdinean egin behar dugu arraun, eraso hauekin amaitu nahi badugu. Udal gobernuari eskatzen diogu eseri dadila lasai Sare feministako kideekin eta adostu dezatela protokolo bat, halakorik errepikatuko balitz, eman beharreko pausoak zehaztuta gera daitezen. Aldi berean, segurtasuna bermatzeko hartu diren neurriak elkarrekin adostea ezinbestekoa deritzogu, eragile feministak direlako urte luzez gaiaren inguruan hausnartu dutenak eta ondoen ezagutzen dutenak». Hala, Sare feministak salatzen duen gure ilunetan «arreta jartzeko» eska-tzen dio EH Bilduk udal gobernuari.

Babe katea

Herritarrei deia lutzaten diete, gaur Sare feministak deitu duen «Babes Katean parte hartzeko. 12:00etan izango da Munoatik abiatuta».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos