Bihartik aurrera, Saharautz elkarteak urteroko janari bilketa egingo du

Joan den urtean jasotako laguntza guztia ongi sailkatuta./
Joan den urtean jasotako laguntza guztia ongi sailkatuta.

Tindufeko kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzea da helburua

DV ZARAUTZ.

Saharautz elkarteak urteroko bilketa egin behar du Zarautzen, Tindufeko kanpamenduetan dauden Sahararrei laguntzeko. Aurten, Fronte Polisarioak bost gai hauek biltzeko eskatu diete: azukrea,

atuna (latak), konpresak, dilistak eta arroza. Herriko ikastetxe eta merkatalguneetan egingo da bilketa, bihar, astelehenarekin hasi eta datorren larunbata bitartean. Xabier Euzkitze, Saharautz elkartasun taldearen lehendakariak, janari bilketa honetan jasotzen den laguntza aurrez eskertzen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos