Biharko 'Merkatutik zuretzat!' ekimena neguko zaporeekin

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urkomeren babesarekin, lehen sektorea indartzeko eta Zarauzko Merkatu Plaza sustatzeko abian jarritako 'Merkatutik zuretzat!' ekimenaren bederatzigarren ekitaldia ospatuko da bihar, larunbatean, goizeko 11:00etan.

Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater tradizional bat eta pintxo bat prestatuko dituzte, ohi bezala, Merkatu Plazako lehen solairura bertaratzen diren guztien aurrean. Hilabete honetako protagonista diren hiru produktu erabiliko dituzte plater hauek prestatzeko: brokolia, urdaiazpikoa eta paneka. Lehen platerari dagokionez, ikasle bikoteak brokolia urdaiazpiko errearekin bere saltsan plater tradizionala prestatuko du eta, ondoren, paneka frijitua, ziape eta limoizko maionesarekin pintxoa nola egiten den irakatsiko diete gerturatzen diren guztiei.

Honez gain, prestatutako 100 pintxo banatuko dira parte-hartzaile guztiek dastatzeko, Arizia sagardotegiko sagardoarekin batera. Ohi bezala, ekitaldiaren amaieran 'Merkatutik zuretzat!' ekimenaren bederatzigarren otarra zozkatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos