Bihar Euskadiko Kintopekoen harri jasotze txapelketa 19:00etan Lege Zaharren enparantzan

Xabat Olaizola zarauztarra.

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

2017ko Euskadiko Kintopekoen harri jasotze txapelketa, 21 urtetik beherakoa, bihar ostirala, abuztuak 25, arratsaldeko 19:00etan ospatuko da, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan.

Harri-jasotzaileek, alde batetik, 100 kiloko zilindro zaharra eta, bestetik, 100 kiloko kuboa jaso beharko dute. Bi harriak batuta altxaldi gehien egiten dituen kirolaria izango da garailea. Txapelketaren kontrola Euskadiko Herri Kiroleko Federazioak egingo du.

Partaideak hiru izango dira. Alde batetik Xabat Olaizola, 20 urteko zarauztarra, 3 urtez harria jasotzen eta hau izango da bere bigarren kintopekoa. Aipa-tzekoa da kirolari honen parte-hartzea Euskadiko eta 21 urtez azpiko Estatu mailako selekzioetan, Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi sailean. Bigarren harrijaso-tzailea Jon Gisasola, 18 urte, Mallabiakoa, 2 urtez harri jasotzen dabil. Hau izango da bere bigarren parte-hartzea kintopekoetan. Eta amaitzeko, hirugarrena, Iñigo Solazabal, 18 urte, Elorriokoa, urte bete harria jasotzen dabil. Hau izango da bere lehen aldia kintopekoetan.

Fotos

Vídeos