Bihar azken eguna karramarro eta dortoka ikastaroetan izena emateko

DV ZARAUTZ.

Azken egunak dira dortoka eta karramarro mailetako igeriketa ikastaroetan izena emateko. 2014ean edo lehenago jaio diren haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroen lehen hiruhilekoa abenduan bukatuko da. Hori dela eta, bigarren hiruhilerako (urtarrila, otsaila, martxoa) ikastaroetan parte hartzeko plazen zozketan izena emateko epea zabalik dago. Azken eguna, bihar ostirala 1a izango da. Zozketaren emaitzak abenduaren 7an (osteguna) jakingo dira kiroldegiko harreran. Informazio gehiago nahi duenak, kirola@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943 005123 telefonora idatzi dezake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos