'Bertakoak' ekimenean izena emateko epea zabalik azaroak 2a bitartean

DV ZARAUTZ.

Datorren larunbata, azaroak 4ean ospatuko den 'Bertakoak' ekimenerako zenbait elkarte gastronomikoetan oraindik lekua dago. Hala, izen ematea azaroaren 2a arte luzatzea erabaki da, plazak bete asmoz.

'Bertakoak'-en herriko kultura aniztasuna elkarte gastronomikoetara eramaten da eta Zarautzen elkar bizi duten kultura ezberdinak ezagutzeko aukera aparta da. Iñurritza Jubiluen elkartean Maroko-ko jaiak izango dira: Galtxagorrin (Sahara); Batzoki Babes (Nikaragua); Kurpil (Bolivia); Arkaitz Mendi (Paraguai); Alkartasuna (Senegal); Arrano kabia (Guatemala), eta Ezker-tokia (Kolonbia). Beraz, aukera benetan zabala.

Izena emateko, Zarauzko Udalean, HAZ (Kale Nagusia 29an), prezioa 10 euro izanik.

Fotos

Vídeos