Borrar
Seniorrak. Getarian joan den igandean senior mailako bi ontzi ureratu zituen Zarauzko Arraun Elkarteak, B eta A taldeak. AMAXKAR
Bateletan lanak amaituta, orain trainerilak etxean ikusteko aukera

Bateletan lanak amaituta, orain trainerilak etxean ikusteko aukera

ZAEko arraunlariek etenik gabe lanean jarraitzen dute eta igandean trainerilak Zarautzen lehiatzen izango dira |

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Jueves, 10 de mayo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrauna udako kirola dela askotan entzun izan dugun baieztapen okerra da, eta hori horrela den jakiteko Zarauzko arraunlariei galdetu bestela. Batel denboraldia bukatu berri da. Azken estropadak Moañan izan dira, bertan ZAEko gazteek Espainiako txapelketan parte hartu zuten. Finalerako sailkatzea lortu zuten arren, finalean gauzak ez zitzaizkien nahi bezala atera.

Mendi aldetik zetorren haizeak 5. kalean joan zirenei eragindako traba eta finaleko urduritasunak, ez zien Euskadiko txapeldunei batere lagundu, eta ezin izan zuten emai-tza hobeagoa eskainiko zien arraunketa hartzerik izan. Finala jokatu izanaren harrotasuna baina domina ezin lortu izanaren garraztasunaren gainetik, bizi izandako esperientzia eta honelako egoerei aurre egiteko heldutasuna ekarri dituzte etxera Ekhi Illarramendiren arraunlariek.

Kadete mailakoek, berriz, Oria ibaian hasi dituzte aulki mugikorreko txapelketak prestatzeko lanak, Gipuzkoako ligako estropada jokatuz. Gorka Goenagaren neskek bi 2x eta 4x laukoa atera zituzten. Lehen esperientzia izateko itxura ona eman zuten. Markel Garciandia eta Jon Etxeberriak prestatzen dituzten kadete mutilek 2x, 4x eta 8+ ontzi bana atera zituzten. Bereziki azpimarragarria zortzikoak emandako maila txukuna, batel garaia amaitu artean ez baitute aulki mugikorrean batere entrenatu.

Beteranoek ere hasi dute ABE liga. Kantabriako Pontejos herrian jokatutako estropadan bi ontzi aurkeztu zituzten 4. eta 7. postuak eskuratuz. Aurreko urteetako aldean, talde hobea elkartzea lortu dute eta emaitza hobeak izateko itxaropena dute aurtengoan.

Trainerilen Liga abian

Batelak amaitu eta traineru estropada garrantzitsuak iritsi bitartean, trainerila denboraldian bete betean sartu dira ZAEko mutilak. Jubenil mailan 2 ontzi eta seniorretan beste bi atera dituzte lehiara. Dagoeneko puntuagarriak diren hiru estropada jokatu ostean, jubenilak 2. eta 4. sailkatuta daude.

Seniorrak aldiz, A ontzien artean Zarauzkoa 4. sailkatuta dago. Kontuan hartu behar da, maila horretan lehiakide dituzten ontzi guztiak Eusko Label traineru ligan arituko diren arraunlariz osatuta daudela eta Garikoitz Urangak prestatzen dituenak haien artean sailkatzea lortzeaz gain, Baionan jokaturiko estropada irabaztekotan izan ziren Hondarribiarrengandik 3 segundo baino gutxiagora iritsi zirelarik.

Igandean etxean

Orain arteko maila ematen jarraitu nahi duten arraunlariek, herritarren babesa eskatzen dute igandean goizeko 11:00etan jokatu den estropadarako. Trainerilak gure herrian beti izan dute garrantzi handia eta hemen hasi ziren lehen estropadak maila honetan. Zuzenean gure arraunlariak ikusteko aukera paregabea izango da eta lepoko eta kamiseta urdinak soinean direla Allepuntara hurbiltzea besterik ez dute egin behar zaleak zarauztar zeleen babesa dutela jakin dezaten ontzietan doazenak.

Bezperan trainerila, Hondarribian, eta trainerua, Urumean Añarbeko Urak 50. urteurreneko ikurrinan, estropadak jokatuta arituko diren arren, zarauztarren aurrean lan ona egiteko itxaropenez uretaratuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios