Bailarako landa eremuetara banda zabala eramateko proiektua martxan jarri nahi da

Bailarako landa ermuetan bizi direnei deia egiten zaie.
Bailarako landa ermuetan bizi direnei deia egiten zaie. / ETXEBERRIA

Landa eremuetan bizi diren bizilagunei astearte eguerdian, Udal Elkartean egingo den bilerara dei egiten zaie

DV ZARAUTZ.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Urkomeren laguntzarekin, bailarako landa eremuetara banda zabala eramateko proiektua martxan jarri nahi du. Helburua da, herri gunetatik aldenduen dauden lekuetara 100 MB-eko seinalea banatzea, herri gune eta landa eremuen arteko haustura digitala ahalik eta txikiena izan dadin.

Guztia hau auzotarrei azaldu ahal izateko eta beraien interesaren berri jaso ahal izateko, bilera irekia egingo da datorren irailaren 5ean, asteartea, eguerdiko 12:30ean Urola Kostako Udal Elkartean. Beraz, landa eremuan kokatutako bizilagunei dei egiten zaie bileran parte hartzera. Bertan asmoak azalduko dira.

Temas

Zarautz

Fotos

Vídeos