«Asko sufritu arren, niretzat Hawaiko esperientzia izaugarria izan da»

Julen Saldias Hawaiko ironmaneko azken metrotan, helmuga bidean./
Julen Saldias Hawaiko ironmaneko azken metrotan, helmuga bidean.

Julen Saldias triatleta zarauztarrak 10h16:14 denborarekin Hawaiko ironmana bukatzea lortu du

DV ZARAUTZ.

Ez zitzaizkion gauzak nahi bezala atera Julen Saldias triatleta zarauztarrari. Hala ere, igandean jokatu zen Hawaiko ironmana bukatzea lortu zuen, eta ez da gutxi. Asko sufritu zuen, bero izugarria eta itzalik ez, baina 10h16:14 denborarekin iritxi zen helmugara.

Igeriketako 3.800 metroak, 58:06 denborarekin burutu zituen. Bizikletako azken kilometroak luze gin zitzaizkiola aitortzen du, baina 5h08:35tan amaitu zuen 180 kilometrotako ibilbidea. Maratoia hasi orduko, 5. kilometrorako, gorputzean zeraman beroaldia jaisten saiatu arren ura edan eta kilometro erdi bat oinez egin eta gero, gorputzari ezin bueltarik eman. Irteera aurreko helburuak, karrera on bat egitekoak, alde batetara utzi eta helmugara iristea zela helburu berria nahi baiño lehenago ikusi zuen. Korrika eta oinez txandatzen joan ondoren, helmugara sartzea lortu zuen 10h16:14 denborarekin, maratoia 4h03:07tan eginaz.

Profesional gizonetan Patrick Lange nagusitu zen (frogako errekorra) 8h01:40; 2.- Lionel Sanders 8h04:07; 3.- David Mcnamee 8h07:11; 11.- Iván Raña (galiziarra) 8h24:53eta 23.- Eneko Llanos 8h40:52. Profesional emakumeetan: 1.- Daniela Ryf 8h50:47; 2.-Lucy Charles 8h59:38; 3.-Sara Crowley 9h01:38; 22.-Gurutze Frades 9h45:51.

Dena den eta nahiz eta hasieran pentsatu baina denbora okerragagoa egin Konako ironmanean, Julen Saldias gustora da egindako denboraldiarekin eta «Bpxport-eko prestatzaileei, Ainhoa Murua eta Jon Unanue igeriketa entrenatzaileei eta Jesús Apellaniz nutrizionistari ezkerrak eman nahi dizkiet nirekin, beste behin, egin duten lan guztiarengaitik».

Fotos

Vídeos