Antzezpen berezia ostiral arratsaldean

Merkataritzaren Astearen baitan, ostiral honetarako ekintza berezia antolatu du Murkilek. «Beti nahi izaten dugu nolabait gure dendak kaleetan egoteak duen garrantzia isladatu, baina ez da erraza, bereziki egunerokotasunera ohituta beti hor egongo garela ematen duelako...», zioen atzo Miren Larrañagak. Iaz Street Art performancea burutu zen Lege Zaharren enparantzan. Bertan 'Txikiak Haundi' izendaturiko murala marraztu zuten zuzenean Goreti Aranburu eta Haritz Iruretak reggae doinuz girotuta. «Aurten haratago joan nahi genuen, herritarrekin komunikazio zuzenagoa lortze aldera eta antzerki formatoan pentsatu genuen. Borobil taldearekin harremanetan jarri ginen ideia konkreturik gabe eta beraiek ostiral honetan burutuko den ekintza proposatu ziguten... Antzezpen berezia, desberdina, izango da, ikuslea bera antzezle bihurtzen delako, antzezle baino partaide, aktorea bera bezalaxe eta hauen artean sortzen den lotura erabat. Saioa arratsaldez, udaletxeko plazan egingo da amaieran 100 euro zozketatuko dira.

Fotos

Vídeos