Amenabar-eko bost jokalari euskal selekzioarekin

DV ZARAUTZ.

Amenabar Zarautz taldeak Ligan atsedena du, lau asteetako atsedena. Azken neurketa hilaren 16an jokatu zuen, garaipen garrantzitsua lortuaz Alicanteco Agustinos taldearen aurka. Hurrengo partida, baita Zarautzen ere, Torrelavegaren aurka izango dute urtarrilaren 13an, eta lehen itzulia amaitzeko, Santanderren jokatuko dute bertako Sinfin taldearen aurka. Bi partida gogor.

Dena den, atseden osoan ez dira egon zenbait jokalari, Euskadiko selekzioarekin jokatu baitituzte bi partida, Marruecosen aurka, lehenengoa Oñatin (28-24 irabazi) eta bigarrena Lezon (30-27 galdu). Paulo Ostolaza, Eneko Goenaga, Xabat Olaizola, Oihan Balenciaga eta Mikel Martinez izan dira euskal selekzioarekin, Anaitasunako Erik Balenciaga ahaztu gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos