Amenabar Santanderren eta Aiala Barañainen gaur arratsaldean

DV ZARAUTZ.

Amenabar Zarautz taldeak gaur Santander aldera egingo du bidaia bertako Sinfin taldearen aurka 17:15ean joka-tzeko. Bidaiaren gertutasuna dela eta, bat baina gehiago animatuko dira bidaia egitera. Autobusa 13:30ean aterako da. Partida zaila, baina, nork daki, taldea ondo dago eta borrokarako prest.

Aialako neskek, bestalde, Iruñea ondoan dagoen Barañainen jokatzen dute, gaur 20:00etan.

Aritzbatalde kiroldegian, bestalde, gaur partida nagusia, 19:15ean Territorial mailako Aritzbatalde ZKE-Pulporen aurka, eta bihar, eguerdiko 13:00etan, Euskal Ligako Txiki Polit ZKE-k, Leioako Quiron Askartza izango du arerio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos