Alprojaren antzerkia Aritzbataldera eramango da Euskal Jai egunean

Irabazleak, Mireia Ibabe eta Eneko Arbeo txapelak soinean dituztela. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Irabazleak, Mireia Ibabe eta Eneko Arbeo txapelak soinean dituztela. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Eguraldi txarra izango dela aurreikusita, kiroldegian egitea erabaki da, betiko orduan

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Urte berezia dute Alprojako Galtxagorriak, 40 antzezlana egingo bai da bihar Euskal Jaiaren barne baino ohiko tokitik urrun izango da. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez 'Galtzanblea' izenburua daraman antzezlana Aritzbatalde kiroldegian egingo da, betiko orduan, hau da, eguerdiko 12:00etan hasita. Hilabete luzez lanean jardun ondoren eta ikusita arazo larriak izango zirela antzerkia Munoan egiteko (joan den urtean ere azken orduan egiteko modua izan zuten) Alprojako kideak leku aldaketa hau egitea erabaki dute.

Bertaratzen direnek zer topatuko duten jakin nahiko dute noski baina zertxobait besterik ezin aurreratu. Azken 40 urtetan Galtxagorriak ipuinak kontatu dituzte Euskal Jai egunean eta epe hau betetzean 40 urtetik behin egiten den Galtzanblea burutu beharko dute, beste hainbat galtza-talderekin batera.

Trikitilari Gazteen txapelketa

Euskal Jai eguneko beste ekitaldiak oraingoz bere horretan mantentzen dira, laburtuta; Goiztarrak (8:00etan hasi), 10:30ean Meza (Schola Cantorumek abestua), eguerdian erromeria, orga txapelketa(13:30) eta Larrain Dantza (14:00).

Lege Zaharren enparantzan Euskal Astearen barne ospatu zen joan den asteazkenean Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa bost bikoteren partaidetzarekin. Egunez hasi eta gauez amaitu zen eta txapelketan zehar izandako soinu arazoak baztertuta lehia polita eskaini zuten trikitilariak.

Garaipena Eneko Arbeo azpeitiarrak (trikitixa) eta Mireia Ibabe bergararrak (panderoa) lortu zuten eta bigarren urtez jarraian lortzen dute gainera saria jasotzerakoan gogoratu zuten bezala. Bigarren sailkatu ziren Aitor Uzkudun (Errezil) eta Naiara Urresti (Getaria).

Fotos

Vídeos