Aizkorri mendi lerrotik goiz buelta iganderako

DV ZARAUTZ.

Igande honetan, Idiazabal Gaztaren Ibilbidearen hirugarren txangoa egingo da. Arantzazuko Santutegian abiatu eta Urbia, San Adrian-Otzaurte igaroko dituzte mendizaleekl. Urteko ibilaldien egutegian egun osokoa bezala agertzen bada ere, goiz-buelta izango da. Hori bai, distantzia nabarmena du, 18 kilometro gutxi gorabehera, bost ordu ingurutan egiteko modukoa. Aizkorri mendi lerroaren malda eta zelaiak ezagutuaz ibilaldi «polit eta ederra» egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Gainera, eguraldia lagun izango dutela dirudi.

Izen-ematea

Izena emateko epea bihar itxiko da Mendizabal kinkil-dendan. Irteera goizeko 7:30ean egingo da Agoueseneko biribil-gunetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos