Aialaren garaipena, 34-26 Castro Urdiales-en aurka

Aialako neskek ere oso denboraldi txukuna daramate. Bazirudien, denboraldi honetan jokalari helduenek taldea utzi ondoren taldea ahuldu egingo zela, baina gazteak sartu dira (Maialen Urresti, Bidane Salegi, Izei Permach, Maria Acuña, Leire Furundarena, Leire Barros... ) eta azken urteetako dinamika daramate. Taldea sendo agertzen da, aurtengoan Jon Begiristainek zuzendua. Bederatzi neurketa jokatu eta orainartean bakarra galdu dute, eta Logroño eta Santander BM Pereda taldeekin borroka estua daramate. Larunbatean, beste bi puntu poltsikoratu zituzten, Aritzbatalden Castro Urdiales 34-26 mendean hartu eta gero. Oso partidu ona egin zuten zarauztarrek eta merezitako garaipena lortu. Datorren asteburu honetan Tenerifen jokatzen dute, aurkari gogorra, laugarren sailkatua.

Aialako bigarren taldeak, bestalde, 29-24 galdu zuen Bera Bera-rekin, eta hirugarren mantetzen dira Toño Gonzalez de Chavarrik entrenatzen dituen neskak. Bigarren Nazionaleko mutilek, azkenik, 25-24 galdu zuten Ordizian lehen sailkatuaren aurka eta 5. dira, baina lidertzatik 3 puntuutara bakarrik.

Fotos

Vídeos