Aialako neskek sendo jarraitzen dute ligan

Garaipen garrantzitsua Aialako neskek lorturikoa Atarrabian Beti Onak nafarren etxean, 23-29. Lehenengo zati biribilaren ostean gauzak ondo jarri zi-tzaizkien (10-16); bigarren zatian ere desberdintasunak mantentzea lortu zuten nahiz nafarrak bigarren zatiaren erdialdea hiru goletara hurbildu.

Goleatzaileen artean Haizea Goikoetxea eta Ainhoa Granado aipatu behar bakoitza 7 golekin; Leire Furundarenak 5 sartu zituen, Nora Kortaberriak beste 5; Bidane Salegi eta June Agirrezabalagak 2 eta Izei Permachek gol bat. Jon Begiristainen neskak sailkapenean hirugarren ditugu, Logroño eta Santanderreko Peredaren atzetik.

Bestalde, Bigarren Nazionaleko Txiki Politek Amazsa Urdaneta 24-18 mendean hartu zuen eta Juanjo Caminoren mutilak bosgarren kokatu zaizkigu. Era berean, Euskal Ligaren barne Aiala B-ek Portugaletan 28-29 irabazi zuen eta hirugarren taldeak 23-25 Andoain-en, Leizaranen aurka. Euskal Ligako jubenil eta kadeteak ere bere sailkapenen buru ditugu.

Fotos

Vídeos