'Adarretatik' musika jaialdi berria

Jaialdi berria. 'Makala', Nekane Iribar eta Oier Aranzabal 'Adarretatik' jaialdia aurkezten. / ETXEBERRIA
Jaialdi berria. 'Makala', Nekane Iribar eta Oier Aranzabal 'Adarretatik' jaialdia aurkezten. / ETXEBERRIA

Uztailak 20, 21 eta 22an egingo da, hiru eszenatokietan, doako kontzertuekin |

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Kultura eta musika uztartuko dituen jaialdi berria izango da uda honetan Zarautzen, uztailaren 20, 21 eta 22an hain zuzen. Oraindik bi hilabete luze geratzen da horretarako, baina antolatzaileek berria zabaldu nahi izan dute, alegia Zarautz munduko musiken herri bihurtuko dela egun horietan. Mikel Unzurrunzaga 'Makala' eta Oier Aranzabal dira jaialdi hau martxan jartzeko bere ahalegina egiten ari direnak, biak ere musikariak eta musikari askorekin harremanak dituztenak. Hiru eszenatoki izango dira, merkatu plaza, musika plaza eta malekoian, «kolore ezberdinetako musikaz goza-tzeko aukera izango dugularik, kontzertu guztiak gainera doan».

'Adarretatik' izenburua jarri diote udako nazioarteko musika jaialdi berri honi eta dagoeneko egitarau gehiena ere ezagutzera eman dute. Besteak beste, Elkano Browning Cream & Jean Marie Ecay, Rafa Rueda, Sara Mansilla, Gasteiz Big Band, Akatz, Oso Fan, Dj Tahira, Dj Budin eta Juan Valls dira konfirmatutako izen batzuk. «Kartela oso osorik ekainean iragarriko dugu», diote. Jaialdi hau Hondarribia blues festibala eta Donostiako jazz festibalaren artean kokatuko da, beraz udako agendan bete-batean.

«Jaialdi anitza izango da, herriko eta euskaldun taldeekin, baina aldi berean munduko beste hainbat lekutako taldeekin. Ea jendearen erantzun egokia jasotzen dugun, jendea etortzea eta musikarekin disfrutatzea, jaialdia kontsolidatzen joateko», zioen Oier Aranzabal-ek. Bi antolatzaile nagusiek agerraldia Kultura Zarautz-en babesa eta Foru Aldundiaren lagun-tza eskertzeko ere aprobetxatu zuten.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos