2018ko Nik Tri egitasmoa martxan triatloia ezagutu eta bizi nahi dutenentzat

DV ZARAUTZ.

Dagoeneko abian da 2018ko Nik Tri egitasmoaren programa. Egitasmoaren helburua, besteak beste, lagun berriak eginaz triatloia ezagutu, bizi eta gozatzea da, dena giro euskaldun batean. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei zuzenduriko egitasmoa da.

Gaztetxoentzat kanpalekuak zein egun bakarreko probak antolatu dira. Horretaz gain, Zarautzen eta Donostian urte osoan zehar triatloi eskola dago abian, hamabostean behin elkartzen dena (izen-ematea urte osoan zabalik).

Helduen kasuan, Zarauzko Nik Tri Triatloi Elkartea dago. Euskal Herriko Zirkuituan presentzia du taldeak, eta azpimarratzekoa da beste urte batez Unai Gastañaresek lortu dituen emaitzak: 2017ko Euskal Herriko Zirkuituan hirugarren izan da gizonezkoen maila absolutuan, eta lehena beteranoen 1 mailan.

Beraz, Nik Tri egitasmoan parte hartu nahi dutenek bi bide dituzte. Batetik, www.niktri.eus hebidera idatzi edo bestela, info@niktri.eus / 943.83 3641-628.643069 telefonoetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos