Borrar

Bete-betea datorkigu Literaturiako gaurko egitaraua

PPLL

Sábado, 27 de mayo 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bete-betea datorkigu Literaturiako gaurko eguna. Emanaldiei dagokionez, goizeko 11:30ean Modelon, 'Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz' aurkeztuko du Bihotz Bakartien Klubak. Amaia Lasaren poemaren baieztapen batetik abiatuta, emanaldia eskainiko du bihotz bakarti berriez osatutako klubak. Eguerdiko 13:00etan, itzulpen-tailerreko bideoen emanaldia, EIZIE-ren eskutik. Arratsaldean, 17.00etan, 'Hozkailua', arte dramaren lan berria, Unai Iturriagak idatzia. Gaztaroko ametsen eta helduaroko jokabideen arteko lerro hautsiaz gogoeta egiteko aitzakia, modu kritiko eta komikoan. Ondoren, 20:00etan, 'Aginako zero bat'. Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratua. Testua ezin da, garai hartan eta orain, berdin irakurri; tartean ez dago denbora bakarrik: gu ere bagaude. Eta emanaldiekin amaitzeko, gaueko 22:30ean, Lou Topet-en kontzertua, 'Pete Seeger gogoan'. Pete Seegerren ispiluan begiratu, eta ikusitakoa (entzundakoa) eskainiko du Lou Topetek.

Liburu aurkezpenak

Bestalde, gaur goiz eta arratsaldez, izango dira liburu-aurkezpenak, Garoa liburu-dendan. Liburuen egileek egingo dituzte aurkezpenak, elkarrizketatzaile baten laguntzarekin.

Horrez gain, Txillardegiren lan-mahaia erakusketa egongo da Garoan, Modelo Aretoko Txillardegi, modernitatearen isla erakusketaren osagarri.

Hirugarren gune bat ere zabalik izango da gaurkoan, haurren gunea eta azoka, Musika plazan. Jon Braun tipia, Manolo Urbietaren omenez. Goizeko 10:30ean zabalduko da, eta begirale bat egongo da liburuak, umeek irakur ditzaten. Ondoren, irakurtzeko saioak egingo dira Imanol Merceroren eskutik; 11:00etan, txikiak gurasoekin; 11:40etan, ertainak ganberro, baina ez burubero; 12.30ean, zaharrenak, serio-demonio; 13:00etan liburutegiko irakurketa-klubeko gazteen antzezlana...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios