Diario Vasco

Ulacia Grupok ezinbestekoa du PAS Piélagos gainditzea

Denboraldiko azken partidua izango du Liga EBA-ko Ulacia Grupok gaur (19:00) Aritzbatalde kiroldegian, PAS Piélagos talde kantabriarraren aurka. Bi partidu besterik ez dira geratzen Liga amaierarako eta zarauztarrek biak irabazi behar dituzte hiru talde atzetik uzteko. Bi partidu irabazteaz gain behar dutena: Universidad de Burgos eta Mondragon Unibertsitateak bi partiduak galtzea eta Redline Mekanika TAKEk bat irabaztea. Emaitza horiek emanez gero lortuko lukete Goar Artetxeren mutilek bigarren denboraldiz jarraian EBA Ligan mantentzea. Oso zaila dirudi, baina jokalariek harmailak beteta sentitzen badituzte, errazago izango da. «Guztion artean ezer ez da ezinezkoa eta edozer dugu posible. Iaz lortu bagenuen maila mantentzea azken jaurtiketan... aurten zergatik ez?».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate