Diario Vasco

Pro Zarautz surf txapelketa martxan dugu

Inaugurazioa. Dantzarien aurreskuarekin eman zitzaion hasiera ofiziala txapelketari.
Inaugurazioa. Dantzarien aurreskuarekin eman zitzaion hasiera ofiziala txapelketari. / AMAXKAR
  • Inaugurazio ekitaldia burutu zenerako surflariak uretan ziren lehen kanporaketetan

Pro Zarautz surf txapelketa atzotik abian dugu, eguraldi ederra eta olatu nahasiekin. Goizean goiz antolakuntzak itsasoa aztertu eta egokia zegoenez lehia martxan jarri zuten eta gerora inaugurazio ofizialari ekin zitzaion.

Bertan izan ziren Gipuzkoako Surf Federazioko ordezkariak, Maialen Saez eta Oier Illarramendi, Zarauzko turismo zinegotzia, Ixidor Larrañaga, Jaurlaritzako kirol zuzendaria, Jon Redondo eta Foru Aldundiko turismo zuzendaria, Maite Cruzado. Aurreskuak zabaldu zuen ekitaldia eta amaitu bezain laster berriro begiradak itsasoan jarri ziren, etenaldia amaitu bezain laster txapelketari berriz ekin bai zitzaion.

Jakina da gizonezko zein emakumezko txapelketak lehiatuko direla eta atzokoan lehenengoak izan ziren uretara sartu zirenak. Itsaso nahasiak olatua ondo hautatzea eskatzen zuen baian berehala ikusi zen maila handiko surflariak ditugula egun hauetan Zarauzko hondartzan eta kanporaketa lehiatuak eta ikusgarriak hasieratik eskaini zituzten kirolari gazteak.

Etxekoak lan ona egin zuten lehen egun honetan. Iker Amatriain izan zen lehena uretan sartzen eta bi kanporaketa gainditu ditu dagoeneko. Lander Davila izan zen bigarrena eta honek ere txandako buru bezala aurrera egin zuen. Karlos Gomez kanporatua izan zen bere lehen saioan eta baita Asier Iriondo.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate