Diario Vasco

Jubenil mutilen Espainiako Txapelketako Sektorea bihartik aurrera kiroldegian

Jubenil mutilek. Espainiako sektorea dute bihartik aurrera.
Jubenil mutilek. Espainiako sektorea dute bihartik aurrera. / ETXEBERRIA
  • Gran Camping Zarautz, Grupo Covadonga, Santanderko Sinfin eta Logroñoko Knet Calasancio neurtuko dira

Jubenil mutiletan, Euskadiko Txapeldun izatera iritsi zen 'Gran Camping Zarautz ZKE' taldea. Orain Espainiako txapelketako Sektorea jokatuko dute, eta berau Zarautzen izango da, bihar, ostirala, larunbat eta igande honetan, apirilak 21, 22 eta 23. Aurkariak Gijongo 'Grupo Covadonga', Santanderko 'Sinfín Dosa' eta Logroñoko 'Knet Calasancio' izango dira. Azken bi hauek Asobaleko 2 talderen harrobikoak, eta Covadonga Zilar mailako batena, zarauztarrak diren bezalakoak hain zuzen ere. Gaur egun ikusi daitekeen gazteen arteko goi mailako eskubaloia ikusteko aukera beraz kiroldegian. Lehen jardunaldia, esan bezala, bihar bertan: 18.00etan, Covadonga-Calasancio eta 20.00etan, Zarautz-Sinfin.

Neskak Katalunian

Era berean, Jubenil nesketan, Euskadiko Txapeldun izatera iritsi zen baita ere 'Aiala Zarautz ZKE' taldea. Hauek ere orain Espainiako txapelketako Sektorean hartuko dute parte. Gure neskei Bartzelona inguruko Sant Vicenç dels Horts herrian egokitu zaie jokatzea asteburu berean, eta aurkariak, Kataluniako Txapeldun den etxeko taldeaz gain, Mallorcako Palmako 'Mata de Jonc' eta 'Almuñecar' andaluziarra izango dira. Bakarra sailkatzen denez, zaila izango da, baina borroka gogorragoetan irten dira garaile. Ea ba, zer gertatzen den.

Senior neskak

Baina aurreko sektoreez gain, bada beste hitzordu garrantzitsu bat Zarauzko eskubaloiarentzat. Eta hi-tzordu hau Donostian garatuko da, Bidebietako kiroldegian, egun berdin horietan. Jokoan egongo dena Senior nesketako Euskal Ligako 4ko Finala izango da, eta jardungo direnak Bera Bera eta Aiala Zarautz ZKEren bigarren taldeak, Atlético Basauri eta Portugaleteko Jarrilleras. Txapelketa jokoan izateaz gain, lehen biek mailaz igotzeko faseetara joateko aukera izango dute. Zarauztarrek Basauriren aurka zabalduko dute fasea bihar 17.00etan, larunbatean 20.00etan Bera Beraren aurka neurtuko dira, eta igandean, 10.00etan Jarrilleras izango dute arerio.

estalde, Amenabar taldeak larunbatean jokatuko du, etxean, Zamoraren aurka. Hori bai, partidua arratsaldeko 17.00etara aurreratu da, ez ohiko ordutegia. Aialak berriz Muskizen amaituko du Liga.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate