Diario Vasco

'Maitasun kontzertua' gaur Zarautz abesbatzaren eskutik

Zarauzko Berdura plazan izango da kontzertua arratsaldean.
Zarauzko Berdura plazan izango da kontzertua arratsaldean.

Gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan hasita, Zarauzko Berdura plazan, Zarautz abesbatzak 'Maitasun kontzertua' eskainiko du, herritar guztiei bertara hurbiltzeko gonbitea luzatuz.

Maitasun kantak ez dira sekula modaz pasatzen; hor ditugu altxor moduan une eta toki berezietan, pertsona bereziei abesteko gordeta. Amodioak eta desamodioak, amodiozko bizipozak eta sufrimenduak, une gazi-gozoak, hitz eta doinuekin azalduz. Aurtengoa, 5. urtea da Zarautz abesbatzak maitasun kantez osatutako errepertorioa eskaintzen duela Berdura plazan.Hor duzue bada, bihotza leundu nahi duenarentzat Zarautz abesbatzarekin gaur iluntzean kantu ordua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate