Diario Vasco

Grupo Ulaciak irabazteari gustua hartu dio

Beteta. Bingen Ezeizak jaurti aurreko mugimendua egiten duen bitartean, harmailak gainezka.
Beteta. Bingen Ezeizak jaurti aurreko mugimendua egiten duen bitartean, harmailak gainezka. / AMAXKAR
  • Igandeko saskibaloi festa handiari amaiera ezin hobea eman zioten zarauztarrek 5. garaipenarekin

  • Aritzbataldeko kiroldegia beteta egon zen EBA Ligako partida ikusteko, goizean eskolarteko finalak jokatu ondoren

¡La diversión está segurada!

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección para hombre y mujer

Hasta 90%

Gran variedad en alfombras de diseño

Hasta 80%

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

EBA Ligako 16. jardunaldian jokatu zen igande arratsaldean Aritzbatalde kiroldegian eta bertaratutako guztiak irribarretsu eta pozik atera ziren. Saskibaloi ikuskizun eder batekin gozatzearekin batera, Ulacia Gruporen bosgarren garaipena ospatzeko aukera izan zuten, beharrezko eta merezitako garaipena Valle de Egues talde nafarraren aurka, 72-70.

Saskibaloiak bete zuen Aritzbatalde. Goizean eskolarteko saskibaloi txapelketako finalak jokatu ziren. LH 5 eta 6. mailetako neska eta mutilak jardun ziren talde txapelduna nor izango zen erabakitzeko. 5. mailan, Orokieta 5DN nesketan eta Gu ta Gutarrak mutiletan izan ziren garaileak. 6. mailan, aldiz, La Salle ikastetxeko 6BMko mutilak eta 6CNko neskak eraman zuten txapela.

Txapelketako sari banaketa Ulacia Grupo eta Valle de Egues taldeen arteko partidaren atsedenaldian egin zen. Horrek jendez bete zituen harmailak, giro paregabea sentitzen zen, ohiko zaletuei, zaletu berriak gehitu zitzaizkien eta denak zarauztarrak animatu eta garaipenaren bidean laguntzeko.

Bosgarrenaren bila

Azken jardunaldiko garaipena eta jendearen berotasunari esker saskibaloiarekin gozatu eta garaipenaren bila sutsu atera ziren Goar Artetxek zuzentzen dituen mutilak. 6-0ko partzialarekin ekin zioten partidari, saskipean jaurtiketa errazak topatuta. 3:30 minutu kosta zitzaien nafarrei lehen saskiratzea eskura-tzea, Unai Eizagirre eta Jon Saenz de Ocarizek bi saskiratzerekin eran-tzun zutena. Hirukoak asmatzen hasi ziren Valle de Egueseko jokalariak eta horrek markagailua estutu egin zuen 11-9. Baina Ocariz eta Jon Sanzen bi hirukok eta Iker Lizarriturriren lapurreta eta tran-tsizioan lortutako saskiratzearekin 18-11 amaitu zen lehen laurdena. Itxura polita eman zuen Ulacia Grupok eta jendea gozatzen ari zen bere taldearen jokoarekin.

Ez zuten erritmoa jaisteko batere asmorik zarauztarrek eta partidaren bila jarraitu zuten bigarren laurdenean ere, markagailua handituz, urratsez urrats. Lehenengo hiru minutuetan 11-2ko partziala eskuratu zuen Ulacia Grupok. Valle de Egues saiatu zen 2-3 zonakako defentsa baten bitartez zarauztarren joko-uholdea mozten, baina saskiratze errazak topatzen zituzten Goar Artetxeren mutilek baloiaren zirkulazio bikainen bitartez. 2-9ko partziala jaso zuten nafarrek hutsartetik bueltan, bi hiruko tarteko, baina Goarrek partidua geratu eta azkeneko bi minutuetan markagailua 42-29ra luza-tzea lortu zuten.

Bigarren zatia

13 puntuko aldea, baina oraindik 20 minutu jokatzeko. Aritzbatalden bildutakoek argi zuten ezer ez zegoela erabakita eta oraindik taldea animatu beharko zutela bigarren zatian denboraldiko bosgarren garaipena eskuratzeko. Valle de Eguesek garesti saldu nahi zuen porrota eta 2-7ko partziala eskuratu zuen lehen bi minutuetan, Valderrey hegalekoaren zazpi punturi esker. Jon Saenz de Ocariz eta Estanis Andresek bi hirukorekin moztu zuten erreakzioa, 50-36 4. minutuan. Baina Valderrey eta Sanguesak beste bi hirukorekin erantzun eta sei puntura murriztu zuten aldea, 50-44, 6:30 jokatuak zeudenean. Hortik laurdena amaitu bitartean kolpeka aritu ziren bi taldeak eta Ocarizen beste hiruko batekin laurdena 57-51 itxi zen.

10 minutu geratzen ziren, Ulacia Grupok argi erakusten zuen nafarrak baino gehiago zirela jokoaren momentu askotan, baina aldea ez zen handia eta hil ala biziko borroka horretan edozer gerta zitekeen. Faltak eta jaurtiketa libreak izan ziren azken laurdeneko protagonista nagusiak. Lehen bost minutuetan jaurtiketa libreak besterik ez ziren jaurti, 63-54. Serge Konan pibotak 0-5ko partziala lortu zuen berak bakarrik, saskipean lortutako saskira-tze eta hiruko bati esker, laurdenean jokoan lortutako lehen bi saskira-tzeak ziren. Yarnozen bi jaurtiketa libreek asko estutu zuten markagailua 63-60. Baina Eguzkitzaren jaurtiketa libre bat eta erasoko errebote garrantzitsu baten ondoren lortutako saskiratzeak 66-60koa jarri zuen markagailuan. Azkeneko minutuan sartu zen partida eta Valle de Eguesen saskiratze bakoitza erantzunda, garaipena etxean geratzea lortu zuten zarauztarrek, 72-70.

Partidan ikusitakoagatik aldea oso estua dela pentsa daiteke, baina garaipena lortzea zen garrantzi-tsuena, denboraldiko bosgarrena eta bigarrena erreskadan. Jokalari, teknikari eta zaletuen aurpegiek poza erakusten zuten partidaren amaieran, poza garaipenagatik eta poza baita ere taldeak momentu askotan erakutsitako joko mailagatik. Igandean Aritzbataldera gerturatutakoek saskibaloi ikuskizun eder batekin gozatzeko parada izan zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate