Diario Vasco

Saharautzek 8.000 euro banatu ditu Tindufen

Laguntza banatzen. Tindufeko kanpamenduan tamalez oraindik behar asko dago asetzeko.
Laguntza banatzen. Tindufeko kanpamenduan tamalez oraindik behar asko dago asetzeko. / SAHARAUTZ
  • Joseba Juaristi bertako kanpamenduan egon da. Behar handiena ikusi duten leku eta erakundeei eman zaie

Saharautz Elkartasun Taldeak lanean jarraitzen du eta oraingoan jakitera eman nahi dute euren taldeko kide bat, Joseba Juaristi, Tindufeko kanpamentuetan izan dela. Bertan egindako egonaldian, 8.000 euro banatu ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeak behar handia ikusi duen leku eta erakundeetan. Hauen artean bi eskolarentzat, gerrako biktimen ospitalean, Aaiungo ospitalean (ginekologiako materiala) eta premiarik larrieneko sei familiei ere banatu zaie laguntza horren zati bat.

Aurrez beste 1.000 euro bideratuak zituen Saharautz Elkarteak tomate, letxuga eta azenario haziak erosteko. Horiek izan dira Saharautzek 2016. urtean Tindufeko errefuxiatu-gunean burututako ekintzak, hemen bertan egiten dituztenez gain. Horien bitartez bideratu dute 'Desioak Sutan' ekinbideari esker lortutako dirua. Saharautz Elkateko kideen izenean, «eskerrik asko Zarauzko Udalari eta eskerrik asko sahararrei laguntzen diezuen herritarroi».

Gogoan izango duzue oraindik joan den abuztuan azken urteotan egin den bezala Saharautz Elkarteak antolatuta 2.800 su-bola zeruratu zirela. Ikuskizun ederra izaten da baino atzetik helburu garrantzitsuago bat dago eta ekimen horiekin lortzen den dirua ondo bideratuta dagoela ikus dezakegu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate