Diario Vasco

Zarauztar batek 75.000 euro irabazi ditu loterian

Pili Bergado. Haurraren zozketan bigarren saria banatu du San Frantziskoko kioskoan.
Pili Bergado. Haurraren zozketan bigarren saria banatu du San Frantziskoko kioskoan. / AMAXKAR
  • Atzo egindako haurraren zozketan bigarren sariko dezimo bat San Frantzisko kaleko kioskoan saldu du Pili Bergadok

Gabonetan loteria jokatzek ohitura oso zabalduta dago, bereziki abenduak 22ko zozketarako baino sarritan orduan zorte gehiegirik izan ez dutenak Errege eguneko Haurraren zozketan jokatzea erabakitzen dute eta hauen artean herritar batek opari ederra jasoko du egun berezi honetan. Atzo goizean egindako zozketaren bigarren sariko dezimo bat Zarautzen banatu da, zehazki Pili Bergadok San Frantzisko kalean urtetan lanean daraman kioskokoan banatu zen 95.379 zenbakia eta esan bezala zozketan bigarren saria jaso du.

75.000 euro

Atzo albistea jakitean Pilirengana hurbildu ginenean pozik zegoen baina oraindik Delegaziotik baieztatu gabe zegoenez kezka ere bazuen azkenean albistea zuzena izango zen hala ez.

Loteria erosteko ohitura dutenek badakite gaur egun ohiko txartela erosteaz gain, makinak emandakoa ere erosi daitekeela eta honelakoa da itxuraz bigarren saria jaso duena. Horregatik bakarra izan da Pilik saldutakoa. Dena den, norbaitek Erregeen opari bikaina jasoko du, 20 euroren truke 75.000 euro eramango ditu bere etxera. Zorionak noski saritua izan denari. Esan behar da baita, Pilik Gabonetan lehen ere sariak banatu izan ohi dituela, duela bi urte Gabonetako sari nagusian laugarren sari bat eman zuen eta urtebete lehenago beste bat bosgarren sariarena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate