Diario Vasco

Gazteagoen artean, 60 urteko hiru beterano

Azpimarratzekoa da aurten 60 urte egin dituzten edo egitera doazen hiru korrikalari zarauztarrek hartu dutela parte Donostiako maratoian. Urteak aurrera, baina sasoia oraindik tinko. Aipatzekoa Mikel Mendizabalek egindako denbora, 3 ordu, 7 minutu eta 33 segunduetan amaitu zuelarik froga, 493. postuan, bere kategoriako hirugarrena, eta ondorioz podium-era igo zelarik. Patxi Sanchez berriz, lesionatuta egon ondoren, beste maratoi bat osatu zuen, 3:28:54 denborarekin, 1.118 postuan sailkatuz. Azkenik, Juan Zapirain 1.996 postuan sailkatu zen, 3:54:29 denborarekin. Zorionak hirurei!

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate