Diario Vasco

'Euskaraz bizi nahi dut' larunbateko plaierotan

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko eguna izango da. Zarauzko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu eta horietako batzuk ikastetxeekin batera antolatu dira, zarauztar gazteenek ikus dezaten gure hizkuntza zaharra bizi-bizi dagoela gaur egun ere.

«Zarautz herri euskalduna da eta harro gaude horretaz. Baina zarauztarrak kirolzaleak ere bagara, eta euskara eta kirola beti elkarren ondoan ikusi izan ditugu. Abenduaren 3an eskola kirolean plaieroak jokatuko dira eta aukera polita izan daiteke kirola eta euskara berriz ere elkartzeko.Horregatik, Zarauzko Udalak eskaera hauxe egin nahi dizue: Partida baino lehen bi taldeak zelaian sar daitezela 'euskaraz bizi nahi dut' banderolarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate