Diario Vasco
Atzo goizean Zarahitz-ek bere lehen topaketa irekia egin zuen.
Atzo goizean Zarahitz-ek bere lehen topaketa irekia egin zuen.

Zarahitz abian da, lan-taldeak zehaztuta

  • Dozenaka eta dozenaka zarauztar elkartu ziren atzo Zarahitz herri ekimenak Aritzbatalde kiroldegian deitutako lehen topagune irekira

Eskualdeko beste hainbat herritarrekin batera azpeitiarren lekukoa jaso ondoren, 2017ko udaberrian Zarautzen Euskal Herriaren estatus politikoaren inguruko herri-galdeketa antolatzea da Zarahitzen asmoa. Horretarako aurreikusten diren hiru faseak, egiteko dagoen bidea, bide horretan agertuko diren lanak, eta guztia antolatzeko beharko diren lan-taldeak zehaztea eta antolatzen hastea izan zen atzoko topaketaren asmoa.

Goizane Arana eta Mitxel Gorrotxategi aritu ziren aurkezle lanetan, eta nabarmendu zutenez, hemendik aurrera, hiru fase aurreikusten dituzte 2017ko udaberrian herri-galdeketa egin arte.Lehen fasea ' Badator olatua', herri-galdeketa egin ahal izateko sinadurak lortu behar dira, eta sinadura horiek lortzeko lan egin beharko da; Bigarren fasea, 'Zu zara olatua', martxoa eta maiatza bitartean. Sinadura bilketarako jarritako helburua betez gero, herri-galdeketa antolatuko da Zarautzen. Galdeketa egin ahal izateko, hainbat ekitaldi aurreikusten da, guztia girotzeko.Eta, hirugarren fasea, 'herri galdeketa' eta honen inguruko guztia bideratzea; herritarrak bozkatu dezaten kanpaina egin beharko da, begiraleak lortu, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko jai-eguna izan dadin lan guztia egin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate