Borrar

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan, bertso saioa Modelon

PPLL

Viernes, 25 de noviembre 2016, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako naziotarteko egunaren baitan, bertso jaialdia ospatuko da gaur, 20:00tan Modelo aretoan, sarrera 3 eurotakoa izanik. Sei bertsolarik hartuko dute parte, hiru emakumezkok eta hiru gizonezkok, profil ezberdinetakoak: Felix Zubia, Sustrai Colina, Ainhoa Agirreazaldegi, Danel Olano, Rosi Lazkano eta Oihana Iguaran. Jon Zaldua ariko da gaiak jartzen, eta gaia bera «gogorra» izan arren, «ikuspegi ezberdinak» lantzen saiatuko da. Emakumeenganako indarkeria ez da gai erraza bertso saio batean jorratzeko. «Baina datuak entzunda, geldirik ezin gara egon eta plazara aterako gara hori salatzera. Plaza bat izan liteke mila salaketetarako edota bertso saio bat egiteko. Eta modu positiboan egin baliteke, are hobeto», adierazten du Felix Zubia mediku eta bertsolariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios